XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Z'tar D'ri, idaztiyak. Argi-erriyan.Uste diat emengo berrik jakiteko onezkero zaleturik eta zai-zai egongo aizela.
Ez dek arritzekua, i aizen berri-zale bat orrela egotia, ta gañera ire aberritik orren urruti egonik.
Jeltzalien berriyak jakingo ditut noski, astero gure izparringi abertzaliak irakurriko dituk eta.
Bañan Euzkadin argitaratzen diran gañerako izparringi arrotzaliak orrera ez dituk iritxiko, eta oyek euzkeraren berri zer dakarten itz gutxitan esango diat.
Eta esaten dizkiatenaz arrituko aiz.
Badakik astero-astero Bizkaitarra'k abertzaliai agintzen zigula euzkeraz zerbait idatzen etzuten izparringirik ez erosteko.
Badakik gañera andikan laxter
¿Gogoratuko zaik au dena noski?.
Bada orain ¡arrituari!,
Idazti oyetan jakiña dan lez gure izkuntzaz ta gure euzkeraren aldeko gayak zekaizkitek.
Euzkera ederra dala, zarra ta biguña dala ta, euzkera ikasi ta zabaldu biar degula ta....
¡Poztu gaitezen mutil, nekez bañan benetan euzkeraren aldez asi diranian!.
Ta, ez ¡jun-jun!'eko bat egin ondoren, ezpañak okertuta ezkerreko begiyaz kiñu eginda beste gabe gelditu, ez.
Orainguan irudiz beintzat, benetan zijuaztik eta.
Euzkeldun askok aintzakotzat ez dizkitek artuko itz eder oyek eta pitinkerik eta ezerezkerik dirala irudituko zaiskiotek.
Bañan gu, juan diran aitzeneko urte oyetan euzkerazko aurrerapen oyen berri dakigunok eta beraren aldez gabiltzanok asko poztutzen gaituk.
¿Ez al da ala?.
Ikusten dek bada abertzaliak beti aurrera ta aurrera guazela, ta batere uste gabe Euzkadi ta euzkera indartzen ta sendotzen ari dala.
Gaur gauza bat, biyar bestia, ta aitzenerako bideko txakur aulen zaunkai oraindaño lez jaramonik egin gabe jarraitzen badegu ¿zeñek asmatu noraño iritxiko geran?.
Gaurko naikua diat eta beste aldi bat arte usten aut.
Jaungoikuak nai badu, orduban beste gai baten berri itz egingo diat.
Agur ta gorantziak.
Ire lagun Jel'pian.
A.